Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1842

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdiaren Balorazio Batzordearen osaera aldatu dela iragartzeko dena.

Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak diruz laguntzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren 9. artikuluak aurreikusten du Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu eta ebaluatzeko (2018ko maiatzaren 4ko EHAA, 85. zk).

Era berean, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duen Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendariaren 2025eko otsailaren 12ko ebazpenaren 7. artikuluak aurreikusten du Balorazio Batzordea honako pertsona hauek osatuko dutela:

Batzordeburua:

Veronica Domingo Marino andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari arduraduna.

Batzordekideak:

Garbiñe Parada Vizcaino andrea, Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Amaia Goenaga Sánchez andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) teknikaria.

Marian Sánchez Amado andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena.

2025eko martxoaren 13an, Mª Victoria Fernández García andrea Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradun izendatu zen, eta Nora Onaindia Leturiondo andrea Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari.

Aurrekoaren ondorioz, eta bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak diruz laguntzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 24ko 57/2018 Dekretua kontuan hartuta, giza eskubideen arloan eskumena duen zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa. – 2025erako Balorazio Batzordearen osaera berria iragartzea.

Batzordeburua:

Verónica Domingo Marino andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari arduraduna.

Batzordekideak:

Mª Victoria Fernández García andrea, Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren teknikari arduraduna.

Amaia Goenaga Sánchez andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) teknikaria.

Nora Onaindia Leturiondo andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena.

Bigarrena. – Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,

JAGOBA ALVAREZ EREÑO.


Azterketa dokumentala