
80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1841
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdiaren Balorazio Batzordearen osaera aldatu dela iragartzeko dena.
Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak diruz laguntzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren 9. artikuluak aurreikusten du Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu eta ebaluatzeko (2018ko maiatzaren 4ko EHAA, 85. zk).
Era berean, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendariaren 2024ko abenduaren 23ko ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2025. urterako. Ebazpen horren 7. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea honako hauek osatuko dute:
Batzordeburua:
Veronica Domingo Marino andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari arduraduna.
Batzordekideak:
Garbiñe Parada Vizcaino andrea, Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
Amaia Goenaga Sánchez andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) teknikaria.
Marian Sánchez Amado andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena.
2025eko martxoaren 13an, M.ª Victoria Fernández García andrea Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradun izendatu da, eta Nora Onaindia Leturiondo andrea Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari.
Aurrekoaren ondorioz, eta Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak diruz laguntzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 24ko 57/2018 Dekretua kontuan hartuta, giza eskubideen arloan eskumena duen zuzendariak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– 2025erako Balorazio Batzordearen osaera berria iragartzea:
Batzordeburua:
Verónica Domingo Marino andrea, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzako teknikari arduraduna.
Batzordekideak:
M.ª Victoria Fernández García andrea, Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
Amaia Goenaga Sánchez andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) teknikaria.
Nora Onaindia Leturiondo andrea, Giza Eskubideen eta Biktime Arretarako Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,
JAGOBA ALVAREZ EREÑO.
RSS