
80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1838
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko ekainaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakunde eta enpresen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako prestakuntzarako laguntzen deialdirako oinarriak onartu ziren, eta 2024rako deialdia egin zen.
Agindu horren 11.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, agindu horretan oinarrituta emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondoriozkoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
2024ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JOKIN DIAZ ARSUAGA.
RSS