
80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 5 orri.)
- EPUB (306 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1834
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, 2024ko ekainaren 19ko Aginduak (gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzen deialdirako oinarriak onartu zituenak) aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda argitaratzeko eta 2024rako deialdia egiteko.
Dirulaguntzen publikotasunaren printzipioaren eta aipatutako aginduaren 10.4 artikuluak dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2024ko ekainaren 19ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bertan adierazita emandako dirulaguntzaren espediente-zenbakia eta zenbatekoa (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOkiN DiAZ ARSUAGA.
RSS