
80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1829
159/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Amaya Erausquin Sierra andrea izendatzen baita Irungo Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu, aldi baterako, lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen apirilaren 17ko 189/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Irungo Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko azaroaren 14ko EHAA eta 2024ko azaroaren 23ko BOE).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Cristina Amaya Erausquin Sierra andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Irungo Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Cristina Amaya Erausquin Sierra andrea izendatzea Irungo Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentalean.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko apirilaren 9a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2025eko apirilaren 9a.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ANDREA GABILONDO CUELLAR.
RSS