Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1828

158/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Isabel Landa Garate andrea izendatzen baita Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu, aldi baterako, lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen apirilaren 17ko 190/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko azaroaren 14ko EHAA eta 2024ko azaroaren 23ko BOE).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Isabel Landa Garate andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Isabel Landa Garate andrea izendatzea Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroaren Unitateburu, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentalean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko apirilaren 9a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2025eko apirilaren 9a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ANDREA GABILONDO CUELLAR.


Azterketa dokumentala