Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1820

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 9/2025 prozedura laburtuan.

Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

9/2025 prozedura laburtua: administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, ebazpen hauen aurka aurkeztuak: Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenak, demandatzaileek Funtzio Publikoaren zuzendariaren ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dituztenak. Ebazpen horien bidez, auzi-jartzaileak aurkeztutako eskabideak osorik ezesten dira, kautelazko neurriak hartzeko eskaerak barne.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala