
79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 5 orri.)
- EPUB (301 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1817
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Gazteria eta Emantzipazioko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako dirulaguntzak ematen dituena.
2023ko irailaren 25ean, 132/2023 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duena.
2024ko abenduaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren abenduaren 18ko ebazpena. Horren bidez, garapen-lankidetzako erakundeei dei egiten zaie 2025erako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez ditzaten.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 8. artikuluko 1. atalarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak 2025eko urtarrilaren 29an egindako proposamena ikusita, 2025eko otsailaren 3an Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen, hautatutako eta hautatu gabeko proiektuen eta plazen zerrendarekin. Behin-behineko ebazpen-proposamen hori erakunde interesdunei jakinarazi zitzaien, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.
2024ko abenduaren 18ko ebazpenaren 8. artikuluko 2. atalaren arabera, alegazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen 2025eko otsailaren 20an.
Behin betiko ebazpen-proposamena erakunde interesdunei jakinarazi ondoren eta emandako dirulaguntzak onartzeko 5 eguneko epea igaro ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan onartutako 2025eko proiektuei dirulaguntza ematea. Proiektu horiek I. eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren hutsik geratu diren proiektuen zerrenda ezagutaraztea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu dadin agintzea, jakinarazpen-efektuak izan ditzan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 132/2023 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Hala ere, erakunde interesdunei berariaz eta banaka jakinarazi ahalko zaie.
Laugarrena.– Ebazpena erakunde interesdun guztiei jakinarazteko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.
Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS