
79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1809
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2024ko ekitaldia).
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta erakundeen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko bideratutako laguntzen deialdia (2024ko ekitaldia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuena, 2024ko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2024ko martxoaren 6ko EHAA, 48. zenbakia). Zerrenda horretan, erakunde onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
ERANSKINA
Enplegu-zentro Berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak.
RSS