Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1808

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa- eta jarraipen-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, 2025eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko oinarriak onartu eta deialdia egiten da honako hauen diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak».

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateentzako dirulaguntzen deialdia egin zen (500.000 euro guztira), «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egiteko diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko.

2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren 9. artikuluak ezartzen duenez, hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

Hala ere, gerora sortutako eta deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla eta, batzordeko kide batzuek ezin dute prozedura honetan jardun, eta, horregatik, haien ordezkoak izendatu behar dira.

Halaber, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera eta interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak ere.

Azaldutako guztiagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko ekitaldian «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egiteko diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko dirulaguntzen deialdiko hautaketa-batzordeko kideak izendatzea, honela osatuta:

Batzordeburua: Izaskun Garaigordobil Garmendia, Administrazio Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Noemi Alangua Elvira, Azterketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna.

Batzordekideak:

– Ander Bergara Sautua, Lankidetza Instituzionalaren Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Amaia Idigoras Zabala, Herritarren Berdintasun-eskubideen Defentsaren Arloko teknikaria.

– Julene Gatzagaetxebarria Ameyugo, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Cristina Armendariz Fernández, Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria.

– Amagoia Arrieta Aguado, Lankidetza Instituzionalaren Arloko emakumeen eta gizonen berdintasuneko teknikaria.

Ordezkoa: Monika Plazaola Sojo, Lankidetza Instituzionalaren Arloko emakumeen eta gizonen berdintasuneko teknikaria.

– Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduradunak beteko du eginkizun hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala