
79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1807
6/2025 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide batzuk aldatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio, instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek Kontseilurako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, berrautatzearen kalterik gabe.
Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako bi kide titular eta bi ordezko kide ordezkatu ditu, eta sindikatua ordezkatzeko izendapen berriak erabaki ditu.
Horren ondorioz, honako hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– José Manuel López Conde jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak aukeratuta, Raúl Arza Vélez jaunaren ordez.
2. artikulua.– Daniel González Taboada jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak aukeratuta, Xuria Arza Vélez andrearen ordez.
3. artikulua.– Alberto Elosúa Alvarado jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak aukeratuta, Juan Carlos Cárdenas Bonelli jaunaren ordez.
4. artikulua.– Xuria Arza Vélez andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak aukeratuta, Daniel González Taboada jaunaren ordez.
5. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 15ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS