
79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
FORUKO UDALA
1806
IRAGARKIA, 2025erako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Foruko Alkateak, 2025eko apirilaren 14ko 42/2025 Dekretuaren bidez, honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– 2025. urterako Enplegu Publikoaren eskaintza onartzea, ondorengo plaza honetarako:
1.– Deitura: Zerbitzu anitzetarako langilea.
– Taldea: AP
– Eskala: Adm. B.
– Lanpostu hutsen kopurua: 1
– Hautaketa-sistema: Lehiaketa-oposizioa
Bigarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Foruko Udalaren iragarki-oholean eta web-orrian argitaratzeko agindua ematea, baita horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ere, jendea jakinaren gainean egon dadin eta interesdunek dagozkien errekurtsoak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.– Udalbatzari kontu ematea.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Alkatetzari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko Legearen 46. artikuluaren arabera. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Hala ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu daiteke.
Forua, 2025eko apirilaren 14a.
Alkatea,
MIKEL MAGUNAZELAIA PINAGA.
RSS