Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2025eko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1805

206/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maider Álvarez Limia andrea Erizaintzako Zuzendariordetzaren Giza Baliabideen Ondoko izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

379/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendariordetzaren Giza Baliabideen Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Maider Álvarez Limia andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Erizaintzako Zuzendariordetzaren Giza Baliabideen Ondoko izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maider Álvarez Limia andrea Erizaintzako Zuzendariordetzaren Giza Baliabideen Ondoko izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2025eko martxoaren 18a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala