Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2025eko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ORKESTRA A.B.
1802

IRAGARKIA, Euskadiko Orkestra SAko lehendakariarena, sozietatearen zuzendari nagusia kargutik kentzeari buruzkoa.

Euskadiko Orkestra SAren Batzar Orokorrak, otsailaren 13ko 62/1982 Dekretuaren bidez onartutako Sozietatearen Estatutuen 8.f) artikuluarekin bat etorriz (62/1982 Dekretua, otsailaren 13koa, Euskadiko Orkestra SA sortzeari, haren estatutuak onartzeari eta sozietate publiko horretan bazkide-eskubideak baliatzeari buruzkoa), 2025eko apirilaren 8an Oriol Roch Izard jauna zuzendari nagusiaren kargutik kentzea onartu zuen, 2025eko apirilaren 13ko ondorioekin, eta egindako lanagatik eskerrak emanez.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 8a.

Euskadiko Orkestra SAko lehendakaria,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala