
78. zk., 2025eko apirilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1791
81/2025 DEKRETUA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kargutik kentzen eta izendatzen baitira Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak.
Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortzeko eta Arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legeak eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen dute kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela Etxepare Euskal Institutua.
Era berean, Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10. artikuluak Patronatuaren osaera ezartzen du, berezkoak diren eta berezkoak ez diren kideak bereizita. Dekretu horren 10.1 d) artikuluaren arabera, berezko kidea izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundi bakoitzaren ordezkari bat, gutxienez zuzendari mailakoa.
Berezkoak ez diren kideei dagokienez, aipatutako Dekretuaren 10.2 artikuluaren a) letrak ezartzen du euskal letra, filologia eta kulturaren 15 ordezkari izango direla kide, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko dituela, lehendakari exekutiboak proposatuta. Aldiz, b) letrak adierazten du berezkoak ez diren Patronatuko kide izango direla, kulturaren sektore profesionaletako bost ordezkari, EAEko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatutakoak, Eusko Legebiltzarraren proposamenez.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ren antolakuntza eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, berezkoak ez diren Patronatuko kideak lau urterako izendatuko dira, eta beste lau urterako berritu ahal izango dira, baina behin bakarrik jarraian. Epe hori igaro ondoren, beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, harik eta haien ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.
Era berean, aipatutako Dekretuaren 10.6 artikuluak ezartzen du Patronatuko kideek automatikoki galduko dutela beren izaera izendatzerakoan zuten izaera edo kargua galtzen dutenean.
Azkenik, Dekretu horren 10.5 artikuluan adierazitakoaren arabera, berezkoa ez den kide batek bere kargua hutsik uzten badu izendatu zuten aldia amaitu baino lehen, proposatu duenari jakinaraziko zaio gehienez ere hilabeteko epean, Gobernu Kontseiluari beste proposamen bat egin diezaion, eta hark izendapena egingo du, betetzeko geratzen zaion aldirako.
Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzeko eta arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan (erakunde horren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen da) ezarritakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko apirilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen duten Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek berritzea, lau urterako:
– Vanessa Fernández Guerra andrea.
– Ana Urkiza Ibarbarriaga andrea.
– Nagore Ipiña Larrañaga andrea.
– Fernando Sáenz de Ugarte jauna.
2. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen duten Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek berritzea, hiru urterako:
– Xabier Riezu Arregi jauna.
3. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen duten Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek kargutik kentzea, kargua iraungi zaielako:
– Josune Ariztondo Akarregi andrea.
– Junkal Gutierrez Mangado andrea.
– Jaime Otamendi Muñagorri jauna.
– Ana Toledo Leceta andrea.
– Laura Etxeberria Lus andrea.
– Maria Pilar López López andrea.
4. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen duten Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek izendatzea, lau urterako:
– Pello Leiñena jauna.
– Gotzone Barandika Argoitia andrea.
– Zuriñe Elordi Romeo andrea.
– Johañe Etxebest andrea.
– Miren Billalabeitia Bengoa andrea.
– Iñaki Rikarte Egidazu jauna.
5. artikulua.– Kulturaren sektore profesionalen ordezkari gisa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek kargutik kentzea:
– Zigor Samaniego jauna.
– Amaia Espinosa Azkue andrea.
– Jasone Agirre Garitaonaindia andrea.
– Ramon Etxezarreta Lus jauna.
– Xabier Olabarrieta Arnaiz jauna.
6. artikulua.– Kulturaren sektore profesionalen ordezkari gisa, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko kide hauek izendatzea, lau urterako:
– Rafael Olaizola Uribe-Etxeberria jauna.
– M.ª Jesús Guerra Gorrotxategi andrea.
– Alberto Barandiaran Amillan jauna.
– Harkaitz Millan Etxezarreta jauna.
– Kepa Ibarra Erkoreka jauna.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 8an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS