
78. zk., 2025eko apirilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1788
968/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raúl Saa Álvarez jauna izendatzen baita Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Atal Sanitarioko Buru (Pankreako Kirurgiako Atala), aldi baterako, lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 24ko 3000/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Atal Sanitarioko Buru (Pankreako Kirurgiako Atala) lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk. eta otsailaren 5eko BOE, 31. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raúl Saa Álvarez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Atal Sanitarioko Buru (Pankreako Kirurgiako Atala).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Raúl Saa Álvarez jauna izendatzea Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Atal Sanitarioko Buru (Pankreako Kirurgiako Atala), aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko apirilaren 28a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2025eko apirilaren 15a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS