Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2025eko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1787

965/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Luis Padilla Ruiz jaunari esleitzen baitzaizkio Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 37/2025eko Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Fakultatiboen (BAME) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketaburu lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez.

Deialdiaren oinarrietan ezartzen da deialdiko eginkizunen dedikazio-erregimena lanaldiaren % 100ekoa izango dela.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabide bakarra, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Luis Padilla Ruiz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona horri esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin (zuzendari-gerenteak langileen inguruan dituen eskumenei dagokionez), eta EAEko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, bai eta ezarri beharreko araudiarekin ere, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Luis Padilla Ruiz jaunari esleitzea Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI).

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen honek 2025eko apirilaren 14an izango ditu ondorioak, EAEko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako eran.

Hirugarrena.– EAEko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, Ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak, berez, kudeaketa klinikoan jardute gisa jotzen dira. Ondorioz, 4 urtean behin jarduna eta izandako emaitzak ebaluatuko dira. Ebaluazioa horretarako berariaz sortutako Batzorde berri batek egingo du, eta, kasuaren arabera, Ikasketaburua bere eginkizunetan berretsi edo kargutik kendu ahal izango da.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren arabera.

Barakaldo, 2025eko apirilaren 10a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MÁRQUES GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala