Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1781

IRAGARKIA, Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian, Añorga errekastoaren bi ertzetako ibilguak zaintzeko eremuan Infierno eremua urbanizatzeko obren espedientea jendeaurreko informazioan jartzen duena, errekastoaren ingurumen-berreskurapena barne.

Espedientearen kodea: AO-G-2025-0039.

Eskatzailea: Junta de Concertación de la UE II 13/IN 01 Infernua.

Ibilgua/k: Añorga.

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 581.034; Y = 4.794.442.

Obren deskribapena: eremua berreskuratu nahi da, Añorga errekaren inguruan bizitegi-erabilerak eta hirugarren sektoreko erabilerak dituen antolamendu mistoa eginez. Antolamendu horretan Añorga errekastoaren lehengoratzea gauzatuko da, eta balioa emango zaio 470 metro inguruko luzeran. Gaur egun, ibilbidearen zati handi batean lurpean dago, eta neurri handi batean azaleratu egingo da, eta parke lineal bat sortuko da haren ertzetan.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53.artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 14a.

Zuzendari Nagusia.
FE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala