Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1776

IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 8koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Feroskana Parke Eolikoa» izeneko proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Laudioko udal-mugartean (Araba) eta Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bedia, Orozko, Usansolo, Zaratamo eta Zeberioko udal-mugarteetan (Bizkaia).

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, parke eolikoen bidez, energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Feroskana Parke Eolikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturari dagozkien oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Espedientea: 48-GE-Y-2023-00029 eta 01-GE-Y-2025-00014.

– «Feroskana Parke Eolikoa» proiektua, honetan datzana:

• Parke eolikoa, 27 MW-koa, eta, horren barruan, 4.5 MW-ko 6 aerosorgailu, dorre meteorologiko bat eta airesorgailuen arteko eta horien eta ebaketa-zentroaren arteko interkonexioko azpiegitura elektrikoa, 30 kV-koa. Horiek guztiak Bedia, Zeberio eta Usansoloko udal-mugarteetan daude.

• Ebakuazio-azpiegitura, hauek osatua:

– 30 kV-ko ebaketa zentroa, Usansoloko udal-mugartean.

– 30 kV-ko lurpeko linea elektrikoa, ebaketa-zentroa eta Laudioko azpiestazioa (I-DE) lotzen dituena; horren luzera 13.400 m-koa izango da.

– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.

– Eskatzailea: Ferosca Wind, SL.

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Kokalekua: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bedia, Laudio, Orozko, Usansolo, Zaratamo eta Zeberio udalerriak.

– Aurrekontua, guztira: 20.739.791,26 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Deskarbonizazio Zuzendaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzearekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten Bizkaiko (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) eta Arabako (Samaniego kalea, 2, Vitoria-Gasteiz) lurralde-ordezkaritzetan edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bizkaiko edo Arabako lurralde-ordezkaritzetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia), horien erregistro orokorrean edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 8a.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala