
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1774
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 4koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2025eko martxoaren 5ean argitaratu zen EHAAn 2025eko otsailaren 19ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, ondorengo unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena: Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitatea, Kubako Habanako Unibertsitatea, Finlandiako Helsinkiko Unibertsitatea, Txileko Santiagoko Universidad de Chile Unibertsitatea eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Catolica Unibertsitatea, Uruguaiko Montevideoko La Republica Unibertsitatea eta Amerikako Estatu Batuetako Santa Barbarako UCSB Unibertsitatea.
Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzordea eratuko dela.
Hori dela eta, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
– Garbiñe Iztueta Gozueta andrea, edo ordezkoa.
– Larraitz Ariznabarreta Garabieta andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2025eko apirilaren 4a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS