Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1773

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 16koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, udal haur-eskolei 2024-2025 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

2024ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 15eko Agindua, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2024-2025 ikasturterako dirulaguntzak iragartzen dituena.

Agindu horren hamaikagarren oinarriarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala