
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 2 orri.)
- EPUB (162 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1772
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 16ko Aginduan ezarritako laguntzak 2024ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2024ko ekitaldirako.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 16ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak iragartzen eta arautzen dira 2024ko ekitaldirako.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 16ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2024ko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2024ko ekitaldirako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.
Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.
RSS