
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1764
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
Ikusirik Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.
Kontuan izanda Agindu horren 15. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
Honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
Manu Arregui Fernández.
Rakel Esparza Sanz.
Leire Muñoz Betegón.
Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
Garazi Arrizabalaga Cabrerizo.
Jone Alaitz Uriarte Iriarte.
Garikoitz Fraga Angoitia.
Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS