
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 3 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1763
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, bigarrenez aldatzen duena Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, gauzazko laguntzak ematen dira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
2024ko ekainaren 25ean, 124. zenbakiko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 26an amaitu zen, oinarrien 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
2024ko urriaren 30eko ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 11ko EHAA, 219. zk.), euskal kultura-ondarea digitalizatzeko 2024rako laguntza hauen deialdia ebatzi zen.
Ebazpen horren ondoren, eskabide batean antzemandako akatsen ondorioz, beste ebazpen bat eman zen 2024ko abenduaren 17an, aurrekoa aldatzeko (2025eko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.), 006-KOD-2024 proiektuari emandako zenbatekoa zuzentzeko.
Bigarren ebazpen honen ondoren, 2025eko apirilaren 1ean, Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. (F20704375) eskatzaileak komunikazio bat aurkeztu zuen bere proiektuari buruz (010-KOD-2024 espediente-zenbakiarekin), zuzentzeko katalogatu beharreko objektu digitalen zenbatespena, hasieran kalkulatutakoa baino handiagoa baitzen.
Oinarrien 15.8 artikuluaren arabera, laguntza emateko ebazpenaren aldaketek ezin dutenez emandako zenbatekoa handitu, eskatzaileak jakinarazi du, halaber, proiektuarekin digitalizatu beharreko material-kopurua murriztu egin dela. Hala, digitalizatu eta katalogatu beharreko baliabideen kopuruak nabarmen aldatu dira, nahiz eta proiektuaren guztizko kostu zenbatetsia gutxi aldatu. Hots, digitalizazio-aurrekontua 1.476,00 euro murriztu da, eta katalogazio-aurrekontua 1.473,78 euro handitu. Ondorioz, proiektuaren aurrekontu osoa 2,22 euro murriztu da hasierakoarekin alderatuta, eta azkenean 15.599,78 euro aurreikusten dira.
Horrela, oinarrien 15.8 artikuluarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz, organo honek komenigarritzat jo du Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. eskatzaileari emandako gauzazko dirulaguntzaren baldintzak aldatzea, 2024ko urriaren 30eko ebazpenean azaltzen zirenak (eta ebazpen hori aldatzen duen Kulturako sailburuordearen 2024ko abenduaren 17ko ebazpenean aldatu ez zirenak).
Ondorioz, 010-KOD-2024 proiekturako aurreikusitako aurrekontuaren murrizketa ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. eskatzaileari emandako gauzazko dirulaguntzaren baldintzak aldatzea, 2024ko ekainaren 12ko Aginduan argitaratutako deialdiko oinarrien 15.8 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta proiektuaren kostu zenbatetsia 15.599,78 eurora murriztea.
Bigarrena.– 2024ko urriaren 30eko ebazpena aldatzen duen 2024ko abenduaren 17ko ebazpenaren I. eranskina -onetsitako proiektuak- aldatzea, ondoren adierazten den moduan, eta eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko dirulaguntza zenbatetsiak ematea, ondoren zehazten diren proiektuak gauzatzeko.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, lehen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 6a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS