
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1761
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 16koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2025eko martxoaren 4ko Ebazpenean atzemandako hutsak. Ebazpen horren bidez, zuzendariorde-lanpostua (512006/1) izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa iragartzen da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 4ko Ebazpenean, zeinaren bidez iragartzen baita zuzendariorde-lanpostua (512006/1) izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa (2025eko apirilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zk.). Hori dela eta, zuzenketa hauek egin behar dira:
2025/1474 (4/2) orrialdean, laugarren oinarrian (Ebazpena),
hau dio:
«Lanpostua lortzen duenak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.»
baina hau esan behar du:
«Lanpostua lortzen duenak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zuzendariordetzen eta lurralde-ordezkaritzen titular-postuak izendapen askez betetzeak berekin ekarriko du interesdunak gordetzea berak hala lehiaketaz nola karrerako funtzionariotzara iristeko prozesu baten bidez eskuratu duen lanpostua.»
2025/1474 (4/4) orrialdean, eranskinean, azken paragrafo hau gehitu behar da:
«Betekizun edo ezagutza espezifikoak:
- Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskaletakoa izatea.
- Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea, Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskaletako karrerako funtzionario gisa.
- Aipatutako eskalako karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute, halaber, baldin eta nahitaezko eszedentzia-egoeran, beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan edo lan-etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude, betiere egoera horietarako ezarritako iraunaldia beteta badaukate; prozedura honen bidez, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira.»
Aurrekoaren ondorioz, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea, zuzentzen den ebazpenaren bigarren oinarrian agertzen dena (Eskabideak), luzatu egingo da, beste 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS