
77. zk., 2025eko apirilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1760
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 7koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzaren 2025eko otsailaren 17ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera (2025eko otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.), zeinaren bidez sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat (kodea: 520010; dotazioa: 111) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Elena Eraso Zubizarreta andrea izendatzea Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010; dotazioa: 111).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 14tik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekutsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS