
76. zk., 2025eko apirilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1759
IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik abiarazitako zehapen-espediente baten ebazpena jakinaraztekoa dena.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena xedatu duen organoaren aurrean hilabeteko (1) epean (errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez ere hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko, bat etorrita 39/2015 Legearen 124. artikuluarekin); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokion horretan, bi (2) hilabeteko epean, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeak 58.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dago interesdunaren eskura, aztertzeko aukera izan dezan eta jakitun izan dadin (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea Kalea 1.A – 11. solairua, 01013).
Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten; hala, jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 3a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS