
76. zk., 2025eko apirilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1757
EDIKTUA, 2025eko apirilaren 9koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programarako laguntzak arautzen dituen abenduaren 26ko 191/2023 Dekretuan jasotako dirulaguntzen zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan eskura dezaketela (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
RSS