Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1743

IRAGARKIA, Berrizko udalerrian (Bizkaia) Oizko zingirak kontserbatzeko eta haien balioa nabarmentzeko esku-hartzeen espedientea (2. fasea) jendaurrean jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-B-2024-0627.

Eskatzailea: Berrizko Udala.

Ibilgua/k: Izenik gabeko bi errekasto, Oromiño ibaiaren ibaiadarrak, eta lurpeko ES017MSBT013-002 ur-masa, Oizetxebarrieta sektorean.

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X531747.82, Y 4785760.46 (Oiz 2, izenik gabeko errekastoa), X 531811.14, Y 4785678.39 (Oiz 3, izenik gabeko errekastoa) eta X 534528.34, Y 4784523.52 (Oiz 10, lurpeko ur-masa).

Obren deskribapena: Oiz mendiko «Oiz 2», «Oiz 3», «Oiz 7» eta «Oiz 10» izeneko zingirak kontserbatzeko eta haien balioa nabarmentzeko jarduketak, Berrizko udal-mugartean (Bizkaia).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web-orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 4a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala