Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1728

IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 7koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hausteen aktan jasotako lan-arloko arau-hausteen zioz zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Jesusen Bihotza plaza, 5-4. solairua, 48011 Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko apirilaren 7a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

ANA BELÉN CALVO HERRERA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala