
75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1726
HUTS-ZUZENKETA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2025eko martxoaren 27ko Ebazpenari dagokiona. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko graduko ikasketen gestiorako 2025/2026 ikasturteko egutegia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Akatsak antzeman dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2025eko martxoaren 27ko Ebazpenean, UPV/EHUko graduko ikasketen gestiorako 2025-2026 ikasturteko egutegia argitaratzekoan (2025eko apirilaren 4ko EHAA, 66. zk.), eta zuzendu egin dira.
Euskarazko bertsioaren 2025/1509 (4/4) orrialdean, eranskinean,
Hau dioen lekuan:
«Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala Internet bidez egingo da, 2025eko uztailaren 5ean, unibertsitatearen webgunean».
Beste hau esan behar da:
«Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala Internet bidez egingo da, 2025eko uztailaren 15ean, unibertsitatearen webgunean».
RSS