Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1722

AGINDUA, apirilaren 9koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko martxoaren 18ko Agindua zuzentzen duena, zeinaren bidez 2025eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta zuzenketak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen baditu.

Era horretako huts bat aurkitu da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren testuan (2025eko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 61. zenbakia). Agindu horren bidez, 2025eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da. Hala bada, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/1393 (33/5) orrialdean, 4.7 artikuluan, hau dioen lekuan:

«a) Gastu-tipologia horretarako gehieneko muga ezin izango da izan proiektuaren aurrekontu osoaren % 35 baino handiagoa, horren barruan artikulu honen 5.a) paragrafoan adierazitako muga sartuta.»

Honako hau esan behar du:

«a) Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, gastu-tipologia horretarako gehieneko muga ezin izango da proiektuaren aurrekontu osoaren % 35 baino handiagoa izan, horren barruan artikulu honen 5.a) apartatuan adierazitako muga sartuta.»

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala