
75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
USURBILGO UDALA
1721
IRAGARKIA, Udaleko aparejadorea/Zerbitzu eta mantentze saileko burua lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren deialdiari buruzkoa.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2025eko apirilaren 7ko 66 zenbakian, hain zuzen, Udaleko aparejadorea/Zerbitzu eta Mantentze Saileko burua lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira (Usurbilgo Udaleko Lanpostuen Zerrendako 4.3 kodea).
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 8an hasiko da, eta gehienez 15 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usurbil, 2025eko apirilaren 8a.
Alkatea,
AGURTZANE SOLABARRIETA MESA.
RSS