
75. zk., 2025eko apirilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HAURRESKOLAK
1719
01/04-2025 ERABAKIA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Haurreskolak Patzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez irmo deklaratzen baita kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko bigarren esleipen osagarria.
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua arautzen duten oinarriei jarraituz, Gerentziaren 2025eko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez, prozesuan hautatutako izangaien behin betiko bigarren esleipen osagarria eman zen argitara.
Era berean, hilabeteko epea eman zen interesdunek Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa jar zezaten.
Zuzendaritza Batzordeak, aurkeztu diren erreklamazioak ikusita, erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Ez onartzea aurkeztutako errekurtsoak.
Bigarrena.– Irmo deklaratzea Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuen behin betiko bigarren esleipen osagarria, Erabaki honen eranskinean zerrendatutako pertsonentzat.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzea erabakitzea.
Laugarrena.– Esleipendun izan diren izangaiek prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez dituzten agiriak aurkezteko eta dagokion kontratua sinatzeko epea ezartzea: 2025eko maiatzaren 5etik 7ra.
Eibar, 2025eko apirilaren 10a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
ERANSKINA
BEHIN BETIKO BIGARREN ESLEIPEN OSAGARRIA.
2.– B taldea, kidegoa edo kategoria.
1) Yeregui Sasiain, Jone
2) Setien Echenique, Oihane.
RSS