Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1718

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Elgoibarko udal-mugartean (Gipuzkoa) dagoen Andraskorta iturburuaren 1.698 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.

– Espedientea: A-G-2024-0029

– Eskatzailea: Angela Badiola Uria.

– Hartunearen kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 550.323; Y: 4.786.636

– Eskatutako urteko bolumena: 1.698 m3/urte

– Uraren erabilera: Etxekoa / Abeltzaintzakoa / Ureztatzea

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburutik datozen urak baserritik gertu dagoen biltegi batera bideratzen dira, eta handik baserriko etxeko erabilerarako, behi-, ahuntz- eta hegazti-aziendaren abeltzaintza-ustiategi ekologikorako eta baratze ekologikoa ureztatzeko banatzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 2a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala