
74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1716
IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 2koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteari buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimendua jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen den bertaratze-izapidea (zehazten den egunean eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten den pertsonari.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunak jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Intxaurrondo kalea 70 – 20015 Donostia / San Sebastián; telefono-zenbakia: 943 02 26 49; helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko duela. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan bertaratzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta eskaera artxibatu egingo dela.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 2a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.