Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1714

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 51/2025 prozedura laburrean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautagai batek 51/2025 prozedura laburra aurkeztu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko otsailaren 11ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen 2024ko abenduaren 9ko ebazpenaren aurkako berraztertze-errekurtsoa. Ebazpen horrek, epaia betearaziz, 2024ko apirilaren 19ko ebazpena aldatu zuen; zeinaren bidez onartu baitzen 2023ko ekainaren 29ko ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko apirilaren 4a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala