
74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
1712
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 31koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Euskal Trenbide Sareko Donostia-Hendaia lineako 9. tunelean errefortzu-jarduerak definitzeko eraikuntza-proiektua» onartzen duena.
9. tunela Oiartzun udalerrian kokatzen da geografikoki, trazadura ia zuzena du, IE-HM orientazioa dauka eta 358 metroko luzera du. Bide bakarreko tunela da, balastozko oinarri batek osatzen duen plataformaren gainean eraikia, eta hainbat elementu ditu eusteko eta estaltzeko.
Proiektu honen helburua antzemandako patologiak konpontzeko behar diren jarduerak zehaztea da. Egiaztatu da, eremu batzuetan harrizko substratu hori degradatzen hasia dela, eta horrek erorketa txikiak eragin dituela, eta, puntu batzuetan, harlangaitzezko bobeda altxamendurik gabe geratzen hasi dela. Hainbat patologia gehigarri dituzten eremuak ere ikusi dira, hala nola deformazioak estalduran, hormigoizko areka hautsita eta giltzarriko harlangaitz solteak.
Proiektuaren arabera, sostengua sendotuko da tuneleko hainbat puntutan altxamenduei eta deformazioei eusteko. Era berean, hormigoizko areka birjartzeko lanak egingo dira, bai eta giltzarriaren eremuan solte dauden harlangaitzei eusteko lanak ere.
Egikaritze materialaren aurrekontua berrehun eta berrogeita hamabost mila ehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hiru zentimokoa (255.139,63) da.
Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 303.616,16 eurokoa da.
«Euskal Trenbide Sareko Donostia-Hendaia lineako 9. tunelean errefortzu-jarduerak definitzeko eraikuntza-proiektuko» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, hirurehun eta hirurogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamabost zentimokoa (367.375,55) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea lau (4) hilabetekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
«Euskal Trenbide Sareko Donostia-Hendaia lineako 9. tunelean errefortzu-jarduerak definitzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektuaren helburua tunelaren euste-lanak sendotzea da, hirurehun eta hirurogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamabost zentimoko (367.375,55) lizitazioaren oinarrizko aurrekontuarekin, BEZa barne. Obrak egiteko epea lau (4) hilabetekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2025eko martxoaren 31.
Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.