
74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1710
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko «Mungia – Euba cto. 1 y 2» aireko linearen euskarrien berriztatzea, Euba TA (3020) eta 9122 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia) kokatuta dago.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00072.
AURREKARIAK
1.– 2023ko ekainaren 6an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honetarako: 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko "Mungia – Euba cto. 1 y 2" aireko linearen euskarrien berriztatzea, Euba TA (3020) eta 9122 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.
2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2025eko urtarrilaren 27ko EHAAn, 2025eko urtarrilaren 30eko BAOn, Amorebieta-Etxanoko udaletxeko iragarki-taulan eta 2025eko otsailaren 7ko El Correo egunkarian.
3.– 2025eko urtarrilaren 17an, Amorebieta-Etxanoko Udalari eskatu zitzaion, egokiz joz gero beharrezkoa den baldintza teknikoa aurkezteko.
4.– Arauzko epeetan, ez da helegiterik ezta baldintza teknikorik aurkeztu.
5.– 2024ko maiatzaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak erreferentziako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena (ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua) egiteko eskaera bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari.
6.– 2024ko abuztuaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien erakunde eta pertsona interesdunei. Jasotako txostenak aztertu ondoren, ingurumen-inpaktuaren txostena egin da, honako hau adieraziz:
Proiektuaren izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, inpakturik nabarmenenak obren fasean sortuko dira. Proiektua aurrera eramatearen ondoriozko jarduketak egiteko, lan-plataformak sortu beharko dira euskarri bakoitzaren inguruan eta sarbideak ireki beharko dira, non lurzorua trinkotu egingo baita makinen eta materialen joan-etorrien ondorioz.
Eremuaren eta egin nahi den jardueraren ezaugarriak ikusita, eta kontuan hartuta sustatzaileak proposatutako neurri babesle eta zuzentzaileak, bai eta ingurumen-inpaktuaren txostenean ematen direnak ere, ez da aurreikusten eragin negatibo nabarmenik izango denik aipatutako inguruneko alderdietan.
Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo substantiboaren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Neurri horiek guztiak obrak kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek beteko direla bermatuko duen aurrekontua izan beharko dute. Era berean, jardunbide egokiak aplikatuko dira obran.
Hori guztia jasota geratzen da Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko urriaren 15eko Ebazpenean, zeinaren bidez formulatzen baita i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko "Mungia–Euba cto 1 eta 2" aireko linearen euskarriak Eubako transformazio-azpiestazioaren (3020) eta Amorebieta-Etxano udalerrian kokatutako 9122 euskarriaren artean (Bizkaia) berritzeko sustatzen duen proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, 2024ko azaroaren 7ko EHAAn argitaratua.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.
3.– 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
4.– 2025eko martxoaren 24ko Lurralde Ordezkaritzako Energia arloaren aldeko txostena.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, hau
EBAZTEN DU:
1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, proiektu honetarako: 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko "Mungia – Euba cto. 1 y 2" aireko linearen euskarrien berriztatzea, Euba TA (3020) eta 9122 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.
2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:
1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda. Gainera, obrak ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritakoaren arabera burutu beharko dira, zeina ebazpen honetako aurrekarietan aipatuta dago.
2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.
3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.
4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Deskarbonizazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Bilbao, 2025eko martxoaren 25a.
Bizkaiko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.