
74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 2 orri.)
- EPUB (148 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1709
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona edo entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete egin behar da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoarekin bat; horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpena argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non jasotzen baita aipatu deialdiaren babespean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona eta entitate onuradunen zerrenda, bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, bai eta emandako laguntza aldatzea erabaki bada, aldaketa ere.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona edo entitate onuradunen zerrenda. Deialdi hori organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluaren erabakiz onartu zen, 2023ko ekainaren 20ko bileran (2023ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.; zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez), ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen xede diren dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu direla (% 40), EAEko 2021-2027 FSE+ Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.