Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1701

611/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren Mediku kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenak aldatu zuen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1764/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Mediku kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri espezifikoak (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenak aldatu zuen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 603/2025 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Mediku kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 561/2025 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak gaitu ziren, beharrezko izapideak egin ditzaten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuetan esleitutako destinoez jabetzeari dagokionez, 2020-2021-2022-Egonkortzeko EPEtan deitutakoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da izangaien behin betiko ebazpenaren I. eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpena, indarrean dagoen legeriak langileen arloan emandako ahalmenez baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu direla, 2020-2021-2022ko EPEaren txanda ireki bidez, Mediku kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko da destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiak zita eskatu beharko du lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.

– Elkargokide-egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala