
74. zk., 2025eko apirilaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
1692
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, karrerako funtzionarioei gordetako lanpostu batzuk betetzeko 2024ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa ebazten duena.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan karrerako funtzionarioentzat gordetako hainbat lanpostu betetzeko deialdia egiten duen 2024ko urriaren 18ko ebazpenaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, balorazio-batzordeak du erreklamazioak eta atzera-egiteak ebazteko eta esleipen-proposamena Agintaritzaren lehendakariari bidaltzeko ardura, onar dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agindu dezan.
2025eko martxoaren 12an argitaratutako 2025eko martxoaren 6ko erabakiaren bidez, balorazio-batzordeak erabaki zuen lehiaketaren esleipenaren behin-behineko proposamena onartzea.
Erreklamazioak eta atzera-egiteak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da halakorik aurkeztu. Horrenbestez, balorazio-batzordeak, martxoaren 24an, behin-behineko proposamena behin betikotzat jo du eta lehendakariari helarazi dio.
Ondorioz, eta lehiaketako balorazio-batzordeak aurkeztutako proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Esleipenaren behin betiko proposamena onartzea eta esleipena argitaratzea (eranskina).
Bigarrena.– Data ezartzea, lanpostua esleitu zaion izangaia lanpostuaz jabetzeko: 2025eko apirilaren 22a.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio DBEAren lehendakariari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena EHAA argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.