Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
1689

IRAGARKIA, Osatek, SAren Administrazio Kontseiluaren 2025eko martxoaren 31ko erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez Héctor Hernando Bocos jauna izendatzen baita Osatek, SAren zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko.

Osatek, SA sozietatearen zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia aztertu da. Deialdi hori Osatek, SA sozietatearen Administrazio Kontseiluaren 2025eko urtarrilaren 31ko erabakiaren bitartez egin zen, eta 2025eko martxoaren 10eko EHAAn (47 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta beren baldintza profesionalak baloratu ere, curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Héctor Hernando Bocos jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Administrazio Kontseilu honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Héctor Hernando Bocos izendatzea Osatek, SA sozietatearen zuzendari-gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 3tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osatek, SAko Batzar Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 31.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.


Azterketa dokumentala