Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1688

IRAGARKIA, izenik gabeko zundaketa baten ur-aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea jendaurrean jartzeko dena. Ur-aprobetxamendu hori Aramaioko udal-mugartean dago (Araba), Uxarte Echeburua baserrian, eta ureztaketan erabiltzen da.

– Espedientea: MCA-G-2023-0017.

– Eskatzailea: Miren Gotzone Larrañaga Echevarria.

– Hargunearen kokapena: Aramaio.

– Hargune-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 537.419 Y: 4.765.443.

– Eskatutako urteko bolumena: 85 m3/urte.

– Uraren erabilera: ureztapena.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: urak iturburutik hartzen dira, ponpa batez hornitutako zundaketa baten bidez, biltegi-funtzioa betetzen duen azpiegitura batekin babestuta, eta, handik, urak Uxarte baserrian dagoen 1 m3-ko edukierako biltegi batera bideratzen dira, eta 500 m2-ko baratze baten ureztaketan erabiltzen gero.

Informazioa hori guztia jendaurrean jarriko da hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan. Horrela, inori eragiten badio ere, pertsona horrek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izango du, aipatutako epean, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bitartez.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, baita Interneteko https://www.uragentzia.euskadi.eus atariko Informazio Publikoaren atalean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 2a.

Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala