
73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1686
IRAGARKIA, Oiartzungo udal-mugartean (Gipuzkoa) ur-aprobetxamendu bat egiteko administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2012-0011.
Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko otsailaren 14ko ebazpen baten bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Oiartzungo Udalari 20 urterako administrazio-emakida eman zaiola Oiartzungo udalerriko (Gipuzkoa) Tornolako errekastoko 101.297 m3 ur aprobetxatzeko urtean, Aritxulegiko aterpetxerako energia elektrikoa ekoizteko.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.