Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1685

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udal-mugarteko (Gipuzkoa) Ordoka errekan 5 l/s-ko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea. Aprobetxamendu horren xedea erabilera hidroelektrikoa da.

– Espedientea: A-G-2011-0210.

– Eskatzailea: Ignacio Garmendia López de Silanes.

– Hargunearen kokapena: Oiartzun.

– Hargune-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): Ordoka erreka X: 597.062 Y: 4.793.172.

– Eskatutako urteko bolumena: 157.680 m3 urtean.

– Uraren xedea: Erabilera hidroelektrikoa.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: 1,3 metroko altuera eta 5 metro inguruko luzera duen harrizko presa txiki baten bidez hartzen dira urak. Hortik, lurreko kanal batetik eta harrizko akueduktu batetik, 50 metro ingurura dagoen hormigoizko kutxatila batera bideratzen dira (kutxatilak iragazkia dauka). Bertatik urak turbina batera bideratzen dira 45 m-ko luzerako polietilenozko hodi baten bidez, autokontsumorako erabilera hidroelektrikorako.

Hori guztia jendaurrean jartzen da hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan. Horrela, eraginpean gera daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izango du, aipatutako epean, 39/2015 Legean ezartzen diren moduez baliatuz.

Adierazitako epearen barruan espedientea eskuragarri egongo da Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko https://www.uragentzia.euskadi.eus atariko Informazio Publikoaren atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala