Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1684

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 24ko Ebazpenari buruzkoa, 2024ko irailaren 30eko Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Ebazpen horren bidez, hasiera batean onetsi eta jendaurrean jarri zen Ur-emaria neurtzeko Aprikanoko estazioa eraikitzeko proiektua.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024-09-30eko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Ur-emaria neurtzeko Aprikanoko estazioa eraikitzeko proiektuari».

2024-10-23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratu zen, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitzen «Ur-emaria neurtzeko Aprikanoko estazioa eraikitzeko proiektua», hogei hamar (20) egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Proiektua idazten hasi zenetik igaro den denboran, datu berriak bildu dira, eta ur-emaria neurtzeko estazioa afekzio txikiagoak eragingo dituen beste kokaleku batean ezartzeko aukera dago.

Horren ondorioz, URAk etenda utzi du proiektuaren onarpenaren izapidetzea, eta, ondoren, proiektu berri bat idazteko beharrezkoak diren lanak kontratatuko ditu.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024-09-30eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hasiera batean onartu zen «Ur-emaria neurtzeko Aprikanoko estazioa eraikitzeko proiektua».

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala