Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1675

80/2025 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk eta beste batzuen izendapenak ezartzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1 artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela unibertsitate-sistema publikoaren helburuak zehazteko zeregina duen koordinazio, aholkularitza eta parte-hartzerako erakundea. Bestalde, 68.2 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua edo hark izendatutako ordezkaria izango da erakunde horren buru. 68.2.a) artikuluari jarraikiz, kontseilua, besteak beste, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ordezkari arituko diren sei kidez osatuta egongo da, zeinak sailburuak izendatuko baititu.

Hori ere adierazten da azaroaren 17ko Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen 314/1998 Dekretuaren 3. artikuluan, maiatzaren 3ko108/2006 Dekretuak emandako idazkeran.

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren bitartez –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– eta 18/2024 Dekretua aldatzeko 36/2024 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu da; horrenbestez, sail honek Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluan jarduteko izendatutako kideak kendu eta beste batzuk izendatu behar dira.

Horiek horrela, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

– Miren Artaraz Miñón andrea.

– María Begoña Pedrosa Lobato andrea.

2. artikulua.– Honako sei persona hauek unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailaren izenean Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide izendatzea:

– Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Unibertsitate Politikako sailburuordea.

– Adolfo Morais Ezquerro jauna, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea.

– Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea andrea, Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria.

– Itziar Fernández Villanueva andrea, Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko zuzendaria.

– Amaia Esquisabel Alegría andrea, Zientzia Politikako zuzendaria.

– Alfredo Ruiz Huerga jauna, Zerbitzu zuzendaria.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 1ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala