Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1674

79/2025 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzen dituena eta beste batzuen izendapenak eta berritzeak ezartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistema koordinatzeko organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-organoa unibertsitateen gaietarako. Ondoren, Legearen 66. artikuluak Kontseiluaren osaera eta jarduteko modua ezartzen ditu, eta berritasunak dakartza aurreko erregulazioarekin alderatuta. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen atalean: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren burua unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) letran ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela eta, horien artean, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea egongo dela.

Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak osaera arautzen du 3.1 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a artikuluan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira.

Horregatik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1 artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilutik honako hauek kentzea:

– María Begoña Pedrosa Lobato andrea.

– Miren Artaraz Miñón andrea.

2 artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide berriak izendatu eta mantentzen direnak berritzea, eta, horrela, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako ez-berezko kideak honako hauek izango dira:

– Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Unibertsitate Politikako sailburuordea.

– Adolfo Morais Ezquerro jauna, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea.

– Sara Urionabarrenetzea Zabalandikoetxea andrea, Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria.

– Itziar Fernández Villanueva andrea, Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko zuzendaria.

– Amaia Esquisabel Alegría andrea, Zientzia Politikako zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 1ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala