
73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (320 KB - 24 orri.)
- EPUB (1258 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1672
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten da (Hezkoop-2024).
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten da.
Aztertuta geratu dira aurkeztutako eskabideak, eta kontuan hartu dira 2024ko irailaren 10eko Aginduaren 13. artikuluan dirulaguntzak emateko ezarritako irizpideak eta agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeei, inbertsioak finantzatzeko, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena.– Laguntzen ikastetxe onuradunek 2024ko irailaren 10eko Aginduaren 19. artikuluari jarraikiz jasoko dute esleitu zaien zenbatekoa.
Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei, ez baitira egokitzen 2024ko irailaren 10eko Aginduan jasotako betekizunetara.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire karpeta» atalaren bidez, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –Platea–) argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.